logotipo-renfe-alta-resolucion

RENFEk AEDIPEren 50. Biltzarrarekin lankidetzan dihardu, eta % 30eko deskontua eskaintzen die ekitaldira bertaratuko direnei, betiere Iruñea helmuga/abiapuntu duten ibilbide nazionaletan.

Eskaintza horrek 2016ko urriaren 4tik 9ra bitarteko bidaietan izango luke balioa.

Deskontu hori baliatzeko, beharrezkoa izango da gure web-orrian aurreinskripzioa egitea. Une horretatik aurrera, “Deskonturako baimena” aukeran sartu ahal izango da, dokumentu hori deskargatzeko eta inprimatzeko.

Bidaia-txartelak baimendutako RENFEren salmenta-puntuetan, geltokietan, bidaia-agentzietan eta Internet bidez eskuratu ahal izango dira.

Bidaia-txartelak online erosteko prozedura

  • Sartu www.renfe.com
    Orri nagusian:

    1º.- Abiapuntua, helmuga eta datak hautatuko ditugu. “Comprar” sakatuko dugu eta hurrengo orrian klik egingo dugu “Accede desde este ENLACE a más opciones de compra” aukeran. Ondoren, “Flexi” tarifarekin nahi dugun trena hautatuko dugu. “Continuar” sakatuko dugu.

    2º.- Tarifa eta deskontu eskuragarrien barruan, “FLEXIBLE” agertzen da, bertan sakatuko dugu eta tarifen barruan “Congresos y Eventos” aukera ikusiko dugu. “Autorización número” aukeran sakatzean, bederatzi digituko zenbaki hau (123456789) sartuko dugu. “Recalcular el precio de la compra” sakatuko dugu.

  • Eta erosteko prozesuarekin jarraituko dugu.

Bidaia osoan “Autorización de descuento” dokumentu hau eraman beharko da bidaia-txartelarekin batera; izatez, sarrera-kontrolean eska diezagukete edo treneko ikuskatzaileak/begiraleak.

descarga_pdf Deskargatu “Autorización de descuento”

iberia

IBERIA L.A.E. airetiko garraioko lehentasunezko enpresa da PERTSONEN ZUZENDARITZAKO ETA GARAPENEKO ESPAINIAKO ELKARTEAREN (AEDIPE) 50. BILTZARRERAKO. Lortutako akordioaren arabera, enpresa horrek % 10eko deskontua egingo die Biltzarrera bertaratzen direnei.

Bidaia-txartelak online erosteko prozedura

Deskontua baliatzeko, egin klik Iberiaren logoan edo sartu haren web-gunean: http://www.iberia.com.

iberia

Behin joan eta etorriko tarifa hautatu duzunean, egin klik “Tengo un código promocional ” atalean eta sartu 50CONGRESOAEDIPE (maiuskulaz) deskontu-kodea; edonola ere, izan kontuan bidaiak baliozkoak direla ekitaldia egin aurreko 5 egunetatik ondorengo 5 egunetara.

Baliozkoak dira hauek operatutako hegaldietarako:

AF_IBERIA_REGIONAL_AIRNOSTRUM_CMYK_NEG