Iruñea, Nafarroa Erresumako hiriburua

Iruñea, antzinako Nafarroa Erresumako hiriburua, hiri modernoa eta atsegina da, historiaz eta kulturaz betea. Europako hiri berdeenetako bat izanik, bisitariari ingurune zabala eskaintzen dio, lorategi eta parke ugari dituena; galtzeko txokoak eta ondo zaindutako hirigune historikoa.

Bertako jaiek, Sanferminek, egin dute ospetsu nazioartean, eta, Nafarroako maparen erdialdean kokatuta dagoenez gero, probintziaren gainerakoa ezagutzeko abiapuntu egokia da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.turismodepamplona.es