Egoitza. Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa

Baluartek 2003an zabaldu zituen ateak, eta espazio berezia eskaintzen du edozein motatako ekitaldi antolatzeko.

Iruñea erdialdean kokatuta dago eta 63.000 m²-ko azalera du. Baluartek 4 solairu ditu lurpean, horietako bi aparkaleku publikorako, eta 10.000 m²-ko azalera duen oinezkoentzako plaza baten gainean proiektatzen da. Alde Zaharraren eta Ziudadelako zona harresituaren arteko lotura egiten duen kokalekuan dago –Ziudadela XVI. mendeko gotorleku bat da, eta hiriko berdegunerik handienetako bat du–.

www.baluarte.com